Maketa – 1997
  • 1.- Ilargiak Badaki
  • 2.- Zerura
  • 3.- Ezin dut
  • 4.- Ametsak nerriz ere
  • 5.- Itsasoa
  • 6.- Gaurkoan ere
  • 7.- Joan

 

2.Zerura

Begiak zerurantz zuzendu zituen negarrari ezin eutsiz
ezpanak zerurantz zuzendu zituen ahotsari ezin eutsiz
besoak zerurantz zuzendu zituen indarrari ezin eutsiz
eskuak zerurantz zuzendu zituen lainoei ezin eutsiz
eta malkoak isurtzen zituen hodeien aurrean
eta minak ostikatzen zuen bere burua
begiak zerurantz zuzendu zituen negarrari ezin eutsiz
bere bizitzan egindako guztia badoa
galtzen, galtzen.
Begiratu zure barnean
begira, begiak itxita
eta beti bezela zeozer itxaroten du
zerura begira bitartean eskuetan duen guztia
badoa galtzen, galtze

 

 

3.Ezin dut

Loak hartzen nau itsasoaren besoetan
loak hartzen nau zuri begira
amets ederretan murgiltzen naiz,
nirea zinela
eta ezin dut esnatu
loak hartzen nau itsasoari begira, eta loak
hartzen nau zure besoetan,
eta amets egiten dut nirea zinela…nirea zara

 

 

4.Ametsak berriz ere

Batzuetan badirudi
hilen mundutik hurbil bizi naizela
nire negarrak, nire minak
hiltzen ari dira
izan dena, izan litekeena, izan dena, orain berdin da
sentitzen nuena, sentitzen dudana lotan geratu da
nire ametsak joan egin dira hitzetan galdu ditut
norantza joan behar dut orain, zergaitik bizi naiz hilik sentitzen banaiz?
Batzutan badirudi nire burutik kanpo bizi naizela
sentitzen dudan guztia nigandik atera nahian
eta begiratzen ditut mundua, itsasoa, mendiak…zure begiak