Itzali ezin den su garra barne barnean dugunean
Behin dastatutako ezti gozo hori ezin burutik kendu
Galdu dira izenak, galdu dira egun luzeak
Irabazi ditugu hainbat guda
Behar duguna..
Olatuak mihizkatu eta ozeanoak edaten ito gara
Hainbat iturritik zurgatu eta asetzerik ez dugu izan
Iturburu bihurtu gara, gure ura botiletan saltzen da
Argi eta garbi utziko dugu energiaz beteriko urjauzia garela
Dena galtzen ez denean, dena erortzen ez denean, barneko su garra, gu geu garenean.
“gu” ez gara bakarrik lau
Negarrak egon dira, barreak eta ostikoak
Baina azkenean lortu dugu konturatzea
Dena galtzen ez denean, dena erortzen ez denean, edandako ur guztia, gu geu garenean, gu geu garenean, barneko eguzkia argia barreiatzen hasten da, dena erortzen ez denean, dena galtzen ez denean, gu geu gara behar duguna.
Azalez jantzita ditut hezurrak
Eta kolpez jantzi ditut beldurrak
Gezurrik ez dut poltsikoan
Ireki dizkidazu ateak
Hautsi dizkidazu leihoak
Dudan onena azaleratu eta
Hondoratu dizkidazu mamuak
Eta ni, ni hemen naiz, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz,
Zugan bizi nahian arima guztiak zurgatzeko gai naiz.
Zureztatu dituzu nire ametsak
Besarkatu dizkidazu nire hitzak
Harrotasunez bete dizkidazu birikiak.
Dena ematearen beldurrik ez dut orain, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz
Zugan iraun nahian errotazioa gelditzeko gai naiz
Zugan oxigeno izan nahian baso eta oihan izateko gai naiz
Zugan gelditu nahian denbora hiltzeko gai
Hiltzeko gai
Hiltzeko gai naiz.
Joan gabe egon naizela sentitzen dudanean
Erreflexio guztien jabe naizen momentuetan
Galdera guztien erantzunak esku artean iskutatzen ditudanean
Jaingoikoek baino botere handiagoa dudanean
Ipar haizearen atearen aurrean jartzen naiz
Guztia eraman dezan
Eta hitzik ez da gelditzen nire buruan zirikatzen
Bilusten ditut buruko bultzada elektrikoak
Sentimendu garbiekin jantzi nahian.
Ze haize bolada batek eramango ditu eta lurrean etzanda
Berriz ere oinez ibiltzen ikasten hasiko naiz.
Hirugarren puntuan itotzen gara,
Gure bularrak oihukatzen du eta irten behar da
Ukondoak busti eta, arnas sakon hartu behar
Gure buruak babestu besterik ez dugu egiten, sortuz
Ahaztu dugu, erabaki dugu jada bidea, presarik ez aurrera goaz, begiak itxita, irribarra ahoan, urduritasuna…sortuz
Urduritasuna sortuz sentitzen da gure barnean…
Zirrara handia gure gorputzetan, argi gutxi, hitz mordoa,
Soinu infinitoak, jatekoa irabazi dugu jada,sortuz
Bihotzarekin, barne barnetik sortuz
Zergaitik iluntzen gara egun eguzkitsuetan
Zergaitik usteltzen gara gure bihotzak taupadaka
Jarraitzen duenean
Zergaitik iskutatzen gara lotsarik ez dugunean
Zergaitik hitz egiten dugu itsasoaz, sua behar dugunean, dugunean
Non gorde behar dugu non,
Gure ilusioa non,
Dizdira topatu orduko, ez iluntzeko.
Zergaitik erretzen ditugu gure erraiak urez bete behar ditugunean.
Zergaitik okatzen dugu hestea utzik dugunean
Zergaitik beti ibiltzen gara zergaitiaren zergaitiaren bila
Zergaitik isiltzen gara gorputza poesiaz beterik dugunean, dugunean
Asfaltozko kubo honek ez du umerik erditzen,
Udazkenak lehortu zuen
Barru lehor eta antzu honek bizirik ez du ematen,
Haizeak eraman zuen eta lapurtu zituen ametsak
Asfaltozko kubo honek ez du umerik erditzen,
Udazkenak lehortu zuen
Udazkenak lehortu zuen eta haizeak eraman zituen
Sentimendu ziren atomo eta esferak
Adreiluzko horma baten fusilatuz aukerak
Zerua ikusteko erak, norberak zerua ikusteko dituen erak.
Ez du zentzurik amaierak esku zikin berberak
Husten baditu uteroak.
Hogeita hamar batek seinalatzen du bakarra
Eta bakar horrek mugitzen ditu hari guztiak.
Eta ezin da dantzarik egin hariak laburtzen dituenean
Odolean dolarrak dituen horrek eraiki
Eta hondatzen ditu gure bizitzak.
Noiz arte?, aspertu arte, noiz arte, aspertu arte
Bizi gara hark hariak moztu arte.
Milaka kolore galtzen nituen, gama osoak,
Koloreak bipolarizatuak ziren niretzat
Begi bakarrekin somatu nuen grisa,
Eta ondoren guztiak itzuli ziren nigana.
Esnatuz, bide bat hartuz noa.
Mundu berri bat koloreztatzeko dut gaur
Zulo beltzak argitzeko gai naiz
Indartuz noa, sendotzen hasi naiz,
Nire desgrazien errudunik ez da orain
Esnatuz, bide bat hartuz noa
Esnatuz, bide bat hartuz noa
Lehen izandakoa itzuli egin da,
Itzuli egin naiz.
Ikustezina naizen momentu hauetan
Nire hegalak zabaltzen hasten naiz
Besarkatzen nauen urdin deep hodeitsu batek
Haizearekin narama
Eta koloreak pizten dira, laranjak, gorri eta moreak.
Margoztear dagoen pintura bat da
Itsasaldeko haizeak dakarren arnasak
Gorantz zuzentzen ditu nire hegoak
Eta atmosferako mikrousainak odolean sartzen dira
Utz nazazu ametsetan, espazioa ere ukitu dut eta
Metalezko txorien besoetan
Hasten naiz dantzan,
Eta korrika noa kartela irakurtzen dudanean,
Ezin da ibili hegaletan.
Puztu eta lehertu egin naiz
Eta nire zatiak ez dira ikustezinak
Lurrera buruz behera bota dira
Harezko gazteluak egitera
Utz nazazu ametsetan, espazioa ere ukitu dut eta
Utz nazazu ametsetan, infinituaren amaiera aurkitu dut eta.
Uretan galtzen den laztana bezela, naiz
Uretan itotzen den arnasa bezela
Uretan isiltzen den oihua bezela, naiz
Uretan iluntzen den argi izpia bezela, naiz
Uretan hiltzen den olatua bezela, naiz
Uretan ahazten den zenbakia bezela
Uretan lehortzen den ahoa bezela, naiz
Uretan pizten den zulo beltza bezela, naiz
Gelditzen dena…isiltasuna
Uretan isurtzen den hodeia bezela, naiz
Uretan ahitzen den haizea bezela
Uretan jaio den orbela bezela, naiz
Uretan anizten den desertua bezela, naiz
Barne barnean itotzen naiz, barne barnean murgiltzen naiz, barne barnean itotzen den haizearen oihuarekin bat, galtzen den uretan itotzen naiz.
Indar batek garamatza
Lurraren kontra
Ez dugu borrokatu nahi
Ez dugu minik hartu nahi
Grabitatearen aurka
Beste biderik ez da
Gora, gora
Enbor sendoak bezela
Ukabilekin, erraietatik
Grabitatearen aurka
Eta lortu dugu aireratzea, lur eranskorretatik liberatzea,
Zeruan itsatsirik dauden sexualitaterik gabeko hodei amorfoekin larrua jotzea, airearekin urratuz, nortasuna galduz, nortasuna galduz, , galduz, galduz…
Lurraren gainean negar eginez lurrundu arte, plazer infitu bat oihukatu, kolpeka zeruaren horma urdinen kontra, apurtu arte, amildu arte…
Grabitatearen aurka.
Ulertzen ez ditudan mila gauza gogoratzen hasi naiz
Ez dut iragana nahi, baina non puzkatu ziren gure sokak?
Nik moztu al nituen eta ez dut gogoratzen zein lekutan?
Ez zaitudala ikusi pentsatzen duzunean
Egindako mila hizketaldi mutu utzita
Korrika ihes zoaz eta iskutatzen zara, nire begien aurrean
Espazio eta denbora gelditzen duten uneak dira
Nire begiak malkoz loratzen dituztenak, dira,
Ispiluaren aurrean isladatzen zaizkidan orbanak dira.
Non puzkatu zen, gure bidea, hartzerik al da, besterik ala
Galdu da dena.
Eta zer egin dudan, zer egin ote dudan pentsatzen gelditzen naiz.