Morphina – 2007
  • 1. Abiadura handian
  • 2. Hondarretik Ondarroara
  • 3. Circus
  • 4. Morphina
  • 5. I just turn off the lights
  • 6. Gizakiak gizakia hil du
  • 7. Garden
  • 8. Astero ostera hastera
  • 9. Bost – hamar
  • 10. Zure zain
  • 11. Zauriak
  • 12. Take me home

1.Abiadura handian

Abiadura handian

nire auto zabalean

bide luzeetan zehar

arma poltsikoan

ez dut denbora galdu nahi.

 

Nire eskuetan

nahi dudan bizia

 

Whisky botila aldean

morphina oihuka zainetan

balak airean hegaka

sirenak atzekaldean

puta hark azken ordua eman zidan.

 

 

2.Hondarretik odarroara

(hitzak: Agustin Zubikarai)

 

Hondarra, esku huts,

larrugorrian,

inori kontu emon beharrik ez daukan jaube baten gisa.

 

Eta hondarra,

eguraldien kimuz,

harri bihurtu zan,

sekula be bere izenik galdu barik:

hondar- harri.

 

Maite mintsu ei da hondarra,

garratz bezain lizun,

lizun adina gordin,

gordin bestean arin.

 

Hortatik dan-danen gainetik,

hondarrak ba ei daki zer kanta,

hondar-arrua edo hondar ahoa,

ondarroa.

 

 

3.Circus

Ilun dago orain, ez dago haizerik

espazioan galduta nabil ni

ta major tom laguntzera etorri

ez dut inon hura aurkitzerik

lurra zein den galdetu egiten dut

erantzunik ez dut entzuterik

konekzioa galdu egin da.

 

Ezerezan galduz txiki sentitzen naiz

izar artean hegaz ibiltzean

nire heriotzak famatu egiteak

ez nau pozten, txarto sentitzen naiz

zentzua galduz agur esaten dut

ezer ikusten ez den momentu hontan

galdu egin naiz.

 

Ezpazioan galduta nago

 

 

4.Morphina

Ez dut hitzik, ez dut ikusi nahi

ta horrek ez du dena gelditzen

aspaldi ikusitakoak

errepikatzen zaizkit buruan

min hori gordetzen saiatzen naiz

pentsatuz sentituko ez dudala

indarrez begiak izten ditut

irudiak ditut barruan sartuak.

 

Bildu ditut bizkar hezurrean

sorbaldako gihar guztietan

bortxatutako zuritasunak

esaldi luzeak ta hitz hutsak

minduta dut gorputza,

ta arima apurtua,

gaur ez dut korrikarrik egin nahi,

har dezagun arnasa.

 

Morphina arren, nire arimarentzat

berandu bada ere, nire arimarentzat.

 

Suizidatu zaizkit gogoak

blokeatu zaizkit irribarrak

kateaturik ditut negar malkoak

bekainetara lotuak

besarkatu nazazu,

ez dut minik sentitu nahi,

gizakiak galdu du

gizatasuna.

 

5.I just turn off the lights

(Hitzak: Aitziber Renteria)

 

I never told you this before

but now the lights are on

I want to let you see what I see

cause it´s more than you´ll ever know

 

I turn on the light to see the world

but never time enough to go

and all the worlds I turn to see

I don´t see how they relate to me

 

Here in my mind

I just wanted to see

how it could have been

I just wanted to say so

 

I just wanted to be

and I just want to see

and I know I believe

that I just want to see

 

I just turn off the lights

I just know this isn´t right

 

I never thought I´d tell you this once more

but now the lights are on

and never try, never feel

and never go there.

 

I know I run to see the world

but I still here on my own

and all the words I want to say

don´t seem to find the way to my mouth.

 

 

6.Gizakiak gizakia hil du

Badaezpada erre ez daitezen moztuko ditugu

lapurtuko dutenak giltzaperatuko ditugu

badaezpada, etorri ez daitezen botako ditugu

minbiziak janda hil ez daitezen bakartuko ditugu.

 

Badaezpada, hil ez daitezen guk geuk hilko ditugu

bortxatuak ez izateko mutilatuko  ditugu

badaezpada ito ez daitezen hondoratuko ditugu

gure artean hitzegiteko hormak eraikiko ditugu.

 

Aldez aurretik badaezpada erasoz

beldurrak gizakia hil du

aldez aurretik badaezpada erasoz

gizakiak gizakia hil du.

 

Badaezpada erre ez daitezen moztuko ditugu

gosez hil ez daitezen abandonatuko ditugu

badaezpada, hil ez daitezen guk geuk hilko ditugu

egiarekin ez sufritzeko gezurra esango dugu.

 

Aldez aurretik badaezpada erasoz

beldurrak gizakia hil du

aldez aurretik badaezpada erasoz

gizakiak gizakia hil du.

 

 

7.Garden

Izenik, jauberik ez duten lurrez inguratua

koloreak dena definitzen ez duen lekua

fedeek ez dute tenplurik, ez indarrik

ez da zerurik, ez infernurik orain

lore ikustezin ta usain gabekoak,

ta amets egiten dut ezerezarekin…

 

Ez da armarik, ez laztanik, ez balarik, ez mususrik

dimentsio galdua, bolumenik ez duena

ikusi, sentitu ta desegin ezin den materiaz sortua

ez barrerik, ez negarrik, estatu perfektua

jainkoa dena ta ezer ez, ni eta nia

ta amezten dut zoriontasun osoarekin…

 

Ez da lekurik, gardentasuna besterik ez da

hitzak gardenak, gardenak taupadak

gardenak zauriak.

 

 

8.Astero ostera hastera     

(Hitzak: Maialen Lujanbio)

 

Gaua hautsi du ostiko batek

ta loak: ixo…

ta gizonak sai.

Zuhaitza errotik atera naute,

beldurrez zintzo,

ni-baitan deslai.

Goizeko lautan kale ertz baten

nahi ez denean katu beltz bat den

gauak bi begi: bi auto argi,

hatzaz niri so,

antza nire zai…

Astero ostera hastera

 

Gaua hautsi du erloju batek

madrilez mintzo,

-orok lo darrai-.

hiru eguneko arropak poltsan,

amorruz zintzo,

herrira, deslai.

Goizeko lautan kale ertz baten

nahi ez denean katu beltz bat den

gauak bi begi: bi auto argi,

berriz niri so,

berriz nire zai.

Astero ostera hastera

 

Gaua hausten dute erlojuek

gau gehiegitxo

erne, amets-zai.

Lehen eramanak orain joateko

-loguraz zintzo

bidean deslai-,

saiak amets bat nola jan zigun

astero gogorarazten digun

gauak, bi begi: bi auto argi,

beti guri so,

beti gure zai.

Astero ostera hastera

 

Gaua hautsi zuen ostiko batek

ta dardarizo

hark bertan darrai.

Luzaz errepikatzen den gau bat:

beti amets-gaixo

bera egin-gai.

Luzaz mundura gauez irteten,

arnasa auto argi bik eten…

nire bi begi, ilunez eri,

egunari so

argiaren zai.

Astero hostera hastera,

 

 

9.Bost -hamar

Distantzia, begiradak, hitzak

hiri handiak, soinuak, hurbiltasuna

egunsenti, logurea, gauak

eskuak, segunduak, disonantziak.

 

Ideiak, itzalak, amets galduak

musuak, orbanak, gudak

ezintasuna, metroak, gardena

argia, ahalmena, amets berriak.

 

Bost-hamar, kutxak, urteak

bost-hamar, ondo sentitzen naiz.

 

Argazkiak, barreak, beroa

soinu berriak, beldurra, kilometroak

galderak, erantzunak, sua

indarrak, besarkadak, berriz beroa.

 

Bost-hamar, kutxak, urteak

bost-hamar, ondo sentitzen naiz.

 

 

10.Zure zain

Likidozko habian eratzen, erraietatik lapurtutakoa birziklatzen, ez duzu beldurrik sentitzen,

eskua, azala ta laztantzen zaitut

segunduero handituz, zu ta ni aldatuz,

dena hain argi, hain ilun

 

Beldurrez ta irrikaz itxoiten

udazkena hain hurbil, hain urrun, hain hurbil, hain urrun

ez duzu negurik sentitzen.

begiak itxi eta ikusten zaitut

ta minik gozoenak okatuko zaitu

ta minduta besarkatuko zaitut.

 

Oinak biluzik airean

sortuz ta eratuz igerian

ta gu kanpoan zure esperoan

 

 

11.Zauriak

Gaur ez dut lorik egin nahi

kolpeak garbituko ditut gauean

gaur ez dut gezurrik esan nahi

katuak bezela mihizkatuko ditut hitzak

ez da soinu ilunik, ez da hitz zikinik

arima zuri beltzean

ez da beldurrik, ez da beldurrik

zauriak…

 

Zauriak, zauriak

ireki ta utziko ditut odoletan

 

Gaur ez dut negurik bizi  nahi

hotza itoko dut isilean

gorputza aske daukat

apurtu zaizkit sahietsak oraingoan

ez da hezurrik, ez da gezurrik

likidoa  oinen azpian

ez da beldurrik, ez da beldurrik

zauriak…

 

Zauriak, zauriak

ireki ta utziko ditut odoletan

gaur ez dut lorik egin nahi

kolpeak garbituko ditut gauean

zauriak, zauriak

ireki ta utziko ditut odoletan

gaur ez dut heriotza ikusi nahi

besarkatu nahi dut bizia

gaur ez dut hil egin nahi

zurgatu nahi dut bizia

 

 

12.Take me home

(Hitzak: Aitziber Renteria)

 

Last night was coloured red

I don´t know if you saw it

I was walking alone, nothing special

and then I felt the night started getting red

no cold, no fear, just only red

 

Then you came along wearing your worries

they didn´t touch you anyway

you had the biggest smile as you always do

the one that makes me see

 

Last night I walked away

this all happened when the colours changed to red

and it felt right because I didn´t have to plan, didn´t have to plan my moves anymore

and it was all red and red, and no cold, and no fear,

just trying to believe it won´t disappear

and then you came along and I just sang in your ear

 

Take me home when the lights go down

 

I swear I don´t feel any other way

I know you just wanted it so

lights go down, take me home

lights go down, take me home

and I ask you once more

 

Take me home when the lights go down