Enbata dator ustekabean
itsaso barea aldatu egin da
Itxi begiak, arin joango da
itxi begiak, bukatuko da
Enbata dator ta lotu egin naiz
haize zakarrak eramango ez nau
gorputz osoaz saiatuko naiz
ez nau ekaitzak itoko oraingoan
Itxi begiak, arin joango da
itxi begiak, bukatuko da
itxi begiak, ezin gaitu eraman
itxi begiak, beldurrik ez izan
Enbata dator ta ni prest naiz
orain badakit nola egin kontra
goizetik gauera oinak lurrean
inork ez dizkit erahilgo ametsak
Itxi begiak, arin joango da
itxi begiak, bukatuko da
itxi begiak, ezin gaitu eraman
itxi begiak, beldurrik ez izan
Nire zorroan igertzen ditut
bibrazio magikoak
esku biekin gogor hartzen dut
ta energia lapurtuz noa
nire zorroan ere
igertzen dut
lurraren errotazioa
ta Igorrek baten txiokatu
zuen bezela
grabitazio uhinak
Agian galaxia baten jabea naiz
Oso hurbil, nire gorputzetik
zintzilikaturik
grabitatearen aurka sortzen nabil
mila planeta txiki
Planeten hotsak ere entzuten dira
big bang haundi bat hasi da jada
oso errez lortu dut sortzea
zibilizazio bat zorroan
Gaur galdu dut bidea
zabaldu zait zorua
mila zati urdinetan hautsi
ta jausi zait zerua
Ta enbor bat besarkatu dut
gogoz estutuz bularra
behingoz amiltzen ez den bat
sentitzeko gorputzean
ta enbor bat besarkatu dut
gogoz estutuz bularra
behingoz amiltzen ez den bat
zu zara
Gogor hartu nauzu
sustraiak lurrean hedatuz
ta berriro loratuz
ni
gogor hartu nauzu
nire hitzak besarkatuz
ta berriro altxatuz
ni
Zabaldu zait zorua
ta jausi zait zerua
Garai berriak dira
ur urdina, orain gorria
itsasoak ez ditu bereiztu jatorriak
Garai berriak dira
itsasoak irentsi ditu denak
gorpuak bihurtu ditu kolorezko uharriak
ez dut sinestu nahi
ez dut sinestu nahi
ez dut sinestu nahi gugan/ gizakiagan.
Ta berriro ere gizakiak gizakia hil duenean
ikusi, entzun, partekatu ta isiltzen gara
benetan garai berriak
zer da etikoa guretzat?
bizitzak aurrera darrai ta ahaztu egiten zait
ez dut sinestu nahi
ez dut sinestu nahi
ez dut sinestu nahi gugan/ gizakiagan.
Orain
Orain esnatu egin da
bide berri bat du aurrean
salto egin du amildegira
besoak ondo zabalduta
burua hutsean utzita
gozatuz doa airean
Zutik jausiko da
zutik jausiko da gaur
Berea boterea
mamuak hiltzeko gai da
Orain guztiz esnatu da
osotasunaren bila
apurtu ditu hariak
besoak guztiz zabalduta
burua hustu hustuta
gozatuz biraka doa
Zutik jausiko da
zutik jausiko da gaur
Berea boterea
mamuak hiltzeko gai da
Astiro noa, bide luzeena aurrean
ta nire belarrietan zaudela
gaur ez dut heldu nahi
Zurekin bada
gozatzen ditut segunduak
ta berdin zait niri helmuga
bidean ondo naiz
ta zure ahotik baiezkoa irtetzen denean
ezin dut kendu irribarra gainetik
Ta zure ahotsa entzuten dudan bakoitzean
ezin dut kendu irribarra ahotik
Itzali ezin den su garra
piztu zait bihotzean
ta arima altxatzen zait ulertzean
lehertzen zaizkit zure hitzak.
ta zure ahotik baiezkoa irtetzen denean
ezin dut kendu irribarra gainetik
Ta zure ahotsa entzuten dudan bakoitzean
ezin dut kendu irribarra ahotik
Bi alde ditu nire ispiluak
lauso lausoa ta disdiratsua
bide luzeak maite dituena
ta lasterbideak hartuz bizi dena
Bi alde ditu nire ispiluak
hotza,hustua, eta orgasmo anizduna
malko txiki bat lurretik begira
hark garbitu du islaren lainoa
Eskuak ireki eguzkira beti
Bi alde zituen nire ispiluak
zabaldu dizkit gorputz eta burua
ez dut berriro ere nire bizi puzzlean
piezarik galduko aurrerantzean
Eskuak ireki eguzkira beti
zoriontsu ta pozik, bizi bizirik
Gauean
erein nituen
ekaitzak
goizean
esnatu ninduen
trumoiak
haize boladak jeikiko nau, emeki
astiro uretara jausi
Gauean
erein nituen
negarrak
goizean
esnatu ninduen
ibaiak
haize boladak hartuko nau, emeki
astiro uretan erori
Itsaso urdinean
poliki poliki
itotzen hasten naiz
ta urpean erori
begiak irekita
ta korrika hasi
olatuak sortuz
barrutik
Gauean
suizidatu zaizkit gogoak
goizean
ernaldu zaizkit
nahiak
haize boladak maiteko nau, emeki
astiro urarekin bat egin
Aizu, zuk zer nahi duzu, zurekin ez bada nik ez dut nahi pentsatu
Aizu, zuk zer nahi duzu, zurekin ez bada nik ez dut nahi jolastu
Aizu, zuk zer nahi duzu, zurekin ez bada nik ez dut nahi
maitatu
Aizu, zuk zer nahi duzu, zurekin ez bada nik ez dut nahi
dantzatu
Goizean, ihes egingo dugu urrutira
gauean, bi bihotz ero sumendian sutan
Bat, bi, bat, bi
zulo txiki, zauri handi
urraturik
Ez naiz jeiki
zebrabide zikin horretatik
blue, triste, urdin
Lotuta mugitu ezinik buruarekin ihes egin
Bat, bi,bat, bi
pausu txiki, pausu handi
luze bizi
Ez naiz jeiki
azkenengo kolpeetatik
minduta nabil
Inor ez da bueltatzen osorik, onik
inor ez dator osaturik
Lotuta mugitu ezinik buruarekin ihes egin
Bat, bi, bat, bi
saltoka nabil ni
neuronekin
Gorputza geldi
ta garuna zeru urdinetik
hegan dabil
Negatiboki kargatuta nago ni
ilundurik nabil
borrokan beti nire buruarekin
nekaturik
beherantza nabil, geruza bajuetatik
elektroi bat naiz ni
ez dut nahi berdin bizi
ahuspez jausi ta ez hautsi
zutik beti
Arnasari eutsiz, karga aldatu nahirik
argi bila nabil
borrokan beti nire pentsamenduekin
indarturik
gorantza nabil, energiaz beterik
elektrikoa naiz ni
partikula txiki baikorrez osaturik
itzala utzi
Egunak dituen beste ordu
oihukatzen pasatu ditut
ahotsa guztiz galduz
egunak dituen beste ordu
borrokatzen pasatu ditut
sinestu nazazu
Arnasari eutsiz, karga aldatu nahirik
argi bila nabil
borrokan beti nire pentsamenduekin
indarturik
gorantza nabil, energiaz beterik
elektrikoa naiz ni
askatu egin naiz, ozen nahi dut esan
bizirik
Itxaropentsu dago
sofa gainean bueltaka
gero eta urduriago
biharko egunaren zai
Gaur oso baikor dago
nahiz eta bihurritu duen zama
ta buelta bat gehiago
zuloan geldituko da
Aurrera ta atzera
gora, behera
ezker, eskuinera
ezin burua gelditu
ezin jarrera aurkitu
ezin ideiak eratu
ezin pentsatu
Hitzak bilatzen dago
tantaka datoz burura
gero eta sakonago
azaleratuz barneak
Urpekaria den
nire buru eroa
isiltasun osoaren bila dabil
ozeano txikietan
ur azpian ere gidatzen ditu
burmuin urbegi txikiak
ta branka bideratzen saiatzen da
isiltasun osora
Ito zait soinu eza
galdu zait isiltasuna
Urpekaria den
nire buru eroa
isiltasun apur baten bila dabil
Pazifikoan
arraunean hasi behar zirenak
belak betean askatu dira
ta aingura berak ukatu dio
bilatzen zuena
Ito zait soinu eza
galdu zait isiltasuna
Pozten zaretela esan ta aldi berean
bi ahoko besarkada zorrotzak eman
pozoiz ernaldu dituzue hitzak
zuen lauki txikitik atera direnentzat
Zulo handi bat ireki dut
eztarritik alura
zuek bete egoa, nire barrenekin
zuek sai, putre, handinahi
sarraskijaleak
nik nahiago hegoak, ez dut baimenik behar
Gramatika zuzenak ez du bihurtzen gezurra egia
dena ongi denok burua maila berean dugunean
emango dizuet zer edan ta zer jan
hartu behar duzuena ni aske sentitzen naiz
Begiak badoaz
arren astiro itzali daitezela
berekoia gure bihotza
Eta noizbait galtzen banaiz zure ispiluan
lasai nik gordeko ditut zure islak
eta ez bada nahikoa zuretzat
egunero irri ezezaguna izango naiz
Zu zutabea
zu barrea
zu maitasuna
zu etxea
zu sortzaile ta gu artelanak
Eta noizbait galtzen banaiz zure ispiluan
lasai nik gordeko ditut zure islak
eta ez bada nahikoa zuretzat
egunero irri ezezaguna izango naiz
eta eraikiko ditugu berriak
asmatuko ditugu oroitzapenak
eta mundua guk aldatu dugula
esango dugu guztien aurrean
eta denek jakingo dute benetan
beti maitatuak sentitu garela
eta denek jakingo dute benetan
zureak izatea eskertzen dugula
Begiak badoaz