Nire barnean sortu den neurrigabeko zuloa
egarria besterik ez dena, hobi amaigabea
oxigenoarekin konformatzen ez den antsia-ontzia
egon ezina sortzen duena
larritasunez betetzen, asetzen saiatzen naiz
baina alkoholpean ere aritzen da,
nire munstro zitala
urraduratik nire arimaren eskean dabil
ta ematea besterik ez dut orain
Infinitua bete nahian
Definitutako nire infinitu finituak
hitzak aldatzen ditu eztarrian
eta orri zurietan
jaurtitzen ditu lapurtu dizkidan tinta lakuak
nire huts goren pertsonalak
Bide zuzenetik oker
bide laburretik ezer ez
galdu denaren dudak besterik ez
Haran berrien bila dabil
zauriak garbitzekoa
bere bihotzeko leku izkutua
Ta arrazoia urratu dion orbanetik ihes
malkorik ez, malkorik ez
Gelditzen diren arrastoetatik ihes
sentimenduetatik ihes,
min sakonetatik
ta badoa ihes
Ezer ez duenarentzat lapurren beldurrik ez da,
biluztasun osoz,
aurrera doa
Dena galdua duenaren,
desesperazio hutsez,
salto egiteko, beldurrik ez
Elurrak joan direnean nire mendien artean
eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
nire arima hotzak ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
negua joan da ta
borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
izpi lasaigarri bat
negua joan da ta, negua joan da ta
Isolatutako uhartean
ezereztutako ikustezinak
Desintegratzera ohitu diren
ohitura zaharretan hautsa
milaka metrotik ikusita
ipuinak besterik ez dira
putz eginez putz eginez
haizeak daramatza
izandako guztia
zirriborro bat besterik ez da
Isolatutako uhartean
ezereztutako ikustezinak
Desintegratzera ohitu diren
sustraien artean hautsa
milaka metrotik ikusita
lastoa besterik ez dira
putz eginez putz eginez
haizeak daramatza
hazirik gabeko airean
ezer jaiotzerik ez da
Direnak eta dudak, ta daudenak eta dudak,
inoiz egongo ez direnak, agertutakoak.
Bidea pasatu orduko milaka ordu galdu
Naizena eta dudak, ez naizena eta dudak ta,
erdituko ditudanak ta izango ez direnak.
Orriak kontatu orduko gehiago beharko ditut orain
Soldata eta dudak, ta teloiak eta dudak ta,
inoiz egingo ez direnak, ta egin direnak.
Zerbait oihukatu orduko ahotsa galduko dut.
Lo gutxi eta dudak ta nerbioak eta dudak ta
idatziko ez ditudanak, ta sortutakoak.
Argia piztu orduko iluna desagertuko da.
Badakizu, zalantzak besterik ez ditut,
erdi naizela sentitu dut,
berriz osoa izan nahi dut, izan nahi dut.
Gizakia eta dudak, emakumea eta dudak ta,
lortu ez diren xedeak, bortxatu direnak.
Burmuinera heldu orduko burua galduko dut.
Ametsak eta dudak eta pozak eta dudak ta,
beldurtzen duten egiak, gezur mingarriak.
Sutea hasi orduko errautzak besterik ez dira.
behar beste negar egingo dut eta
sikatzen naizenean, birmoldatu
eta osotasuna lortu
osoa izan nahi dut
Zure koaderno zurian idatziak
Alfabetikoki ordenatuak
Laborategietan formulatuak
Gezur miligramoak batuz lortuak
Zure pozoidura jarraibide pertsonalak
Saiodietan nahastuz ahier hondarrak
Hiztegi berria jaio da
Zure pozoidura jarraibideak
Zure pozoidura jarraibide pertsonalak
Gramatika zuzuenak ez du gezurra egi bihurtzen
Lexiko edenduak ez du ez dena aldatzen
Gaur goizean uretan esnatu naiz
nola heldu naizen ziur ez naiz
Bultzadaren bat edo agian ni bota naiz
lasai nago olatuekin dantzan
Haren esku hotzak nire lepoan
min egiten dute ur azpian
Arnas hartzeko gai ez naizenean
samurtasunez liberatzen nau
Hondoratzean, itotzen nautenak
nik salbatu behar al ditut.
Haren hatsa nire saman
berriz ere urpera narama
Ni itotzeaz kantzaturik sentitzen da
nik lagundu behar al diot orain?
Hondoratzean, itotzen nautenak
nik salbatu behar al ditut.
Bularrean zabaldu zait itogina
uste nuen horrela izan behar zuela
Emozio, egonezin ederrenak gainezka egiten dute
urjauzi handi batean
Ta barneko kontraesan magikoak
banatzen ditut tanta txiki txikietan
Zai gelditzen naiz, ibai bat isurtzen dudanean
uholdea ezin gelditu
Bularrean zabaldu zait itogina
uste nuen mundu guztiak zuela
Ta ura -arima bat egin ditudanean
bustitzen ditut kale ta horma guztiak
Zai gelditzen naiz, ibai bat isurtzen dudanean
uholdea ezin gelditu, gelditu
uholdea olatu, olatu
ura, arima, ezin nauzue gelditu
Zurea zera, Ondorioa, eskuaira
Nirea ERA, fruitua, esfera
Bihotza jartzen denean pausu guztietan
Ithakarako bideak betetzen du xedea.
Zurea norma, zurruna, solidoa
Nirea sormena, aukera, airea
Aingura apurtzen denean, haizeak gidatzean
Paradisuak nahi gabe agertzen dira.
Ta orain hau da nire aukera
Bidea egiteko ERA
Ez dut aldatu nahi.
Zu arima gabea, zurea zera
Ni adorea, energia, nirea ERA
Arima zikintzen ez denean, mugimenduetan
Helmugara heltzean damutzerik ez da.
Lehenengotik hirugarrenera
4. pisutik espaziora
metro karratuetatik kilometroetara
Ezerezatik osotasunera
txikitasunetik handitasunera
ametsetatik errealitatera
Eskuak altzatuz erabakiak,
eskuak batuz eraikia,
eskuak nahastuz zabaldua.
Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
hutsa betetzen duena
taupadaka esnatuz geldirik gaudenak.
taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupada bakoitzaz koloreztatuz zuri beltza
taupada bakoitzaz irribarre bat
Ideiak bultzatuz erabakiak,
ideiak batuz eraikia,
ideiak nahastuz zabaldua.
Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
indarrez betetzen gaituena
taupadaka esnatuz etsita gaudenak
taupadaka esnatuz minduta gaudenak
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak
taupadaka esnatuz lotan gaudenak
taupadaka esnatuz etsita gaudenak
taupadaka esnatuz minduta gaudenak
Guda galdu bada
galdu badut burua
nola iritziko naiz
izandakora, existitu ez bada, nire buruan,
aurkitzen ez bada
Nia galdu bada
galdu badu denborak
ez naiz kontrolatzeko gai
erloju orratzen ziztada zorrotzak,
zorrotzak orratzak, orratzak laban
Ni han ez banaiz, lekukorik ez da
Nire atzetik ezer
ta minutuak ihes
non gelditu ote nintzen
urteak aurrera, geldi oroitzapenak,
oroitzapen galdu, galduak urteak
Ni han ez banaiz
guda galdu bada
nia galdu bada
jakiteko ez naiz gai
ni han ez banaiz
Kobrezko arteriak
hezur hustuak
metalezko zilindroa
hodi desenkarnatua
Nor nintzen?, zer naizen?
hodiak bezela…
gorputz pentsamendu huts
Hodiak hodi, gorputzak gorputz
hala izan behar du
Gorputz pentsamendu huts