Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur
Urteak 10 dituenean
11 aldiz erori egin naiz
300ekin hezur guztiak hautsita
Suposatzen da ikasiaz
Berriro jausten ez zarela
baina niretzat teoria
Faltsua da
Denbora galtzen trebea naiz
Zerrenda luzeen erregina
Idatzitakoa galtzeko ere aparta
baina egia esan
maite ditut nire akatsak, nire huts guztiak
ta ez naiz ezkutatuko besteen aurrean
suposatzen da ikasiaz berriro jausten ez zarela
baina beste behin egin dut gaur, gaur, gaur, gaur
ta hurrengoan altxatuko naiz
ta berdin zait dena!!!
Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur , gaur
Bikaina naiz arte horretan!
Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur
Plaken itsasoan, Kontrako bidean
Bi bihotz, bi bihotz
Eki laberintoan, Talka egin dute
Bi erok, bi erok
Energia hesi batekin topa ta
Jo dute bortitz buruen kontra
Ta imana bezela, lotu egin dira
Bi bihotz, bi bihotz
Igurtziz gertatu da, imantatu dira
Bi bihotz, bi bihotz
Eskola heriotza da, oihukatu dute
Bi erok, bi erok
Maitasuna eta sexuaren
Deseraikuntza asmatu dute
Arritmian bikote, by-pass-en miresle
Bi bihotz
Aurkitu dira bi bihotz, su hartu dute bi erok
Aurkitu dira bi bihotz, su hartu dute bi erok
Ta gaur da atzo kezkatzen zintuen geroa
Eta bi bihotzak batera heldu gara
Bide erdian nekatu naiz
Aurpegia zimurtzeaz
Ta geldirik lur bustiari begira
Haserrearekin hasi naiz borrokan
Lehen pausua,
Barruan ditudan koba ilunak argitzea
Bigarrena,
Besoak astindu, aireratuko gara.
Ta berdin zait, egia esan
Ongi txikitua hobeto sartzen da
Ta salto egin, putzuetan
Neurria hartu bi hankekin batera
Ta aurre egin, hello esan
Bakarra da bizi behar duguna
Ta oihukatu, nire izena
Zure izena…oihu, oihu, oihu, oihukatu
Bide erdian berriz hasi naiz
Amorruak itoa
Nire bihotza euria bada, euria
Piskanaka aterako diot ura.
Ez dut malkorik nahi nire ni suizida
Ateratzen denean
Egindako mila ezkutatzen dira
Haginen artean
Beste hainbeste ere nire sabelean
Egin dute gordelekua
Ta erortzen denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean
Zu zaitut hurbil…
Benetan galdu naiz, aztarnak joan dira
Ezabatuz bidea
baina lasai nago eskua altxatzean
zu zaitut aurrean
zu zaitut hurbil…
Berriro hemen dira noizbait joan zirenak
Ta ez ditut nirekin nahi
Kantzaturik nago piztia asetzeaz
Akatzeko prest naiz
Egunero noa galtzen piezatxo bat
Nire bizi puzzlean
Ta jausten denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean
Zuk esango al didazu nik zer esan nahi dudan
Zuk esango al didazu zer nahi dudan, nor maite dudan
Zer da behar dudana, zein diren nire ametsak, beldurrak, ikarak, pozak ta gezurrak, ta agian
Zuk jakingo al duzu niretzat zer den ona,
Erabakiko al duzu nola jantzi ta zer edan
Belarriak zabaldu ongi uler dezazun zuk
Bukatu da, agortu zaizu denbora
Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz!
Ta ez zaitut behar, nik ez zaitut behar!
Eskatu ez dudana eskeintzen didazu baina
Behar ez dudan zerbait da, arnasa kendu didana
Belarriak zabaldu ongi uler dezazun zuk
Bukatu da, agortu zaizu denbora
Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz!
Ta ez zaitut behar, nik ez zaitut behar!, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz!
Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz!
Ta ez zaitut behar, ozen nahi dut esan, nik ez zaitut behar!
Ta estualdiak lausotu egin dira goizeko lanbroa bezela
Prosarako bidean galdu ziren poesiak. Aurkitu dute hildoa
Ta arnas sakon batek, zabaldu ditu ate,lehio eta kutxak
Ta berriro ere, ur gazitan epel
Eserita egoten diren
Buda gorrien irrien
Lasaitasuna bilatzen
Saiatzen naiz
belar ebaki berriak
ematen duen freskura
birikietan tatuatzen
saiatzen naiz
Arren eskatzen dizut, lagundu nazazu
Grabitate ezan dantzatzen ari naiz
Arren eskatzen dizut, lagundu nazazu
Itsasoan hegan egiten ari naiz
Ta beharrak asetuta
Buda gorrien irria
Dena bilakatu da
Nik neuk aldatu dut burua
Sartu dena atera da
Zatoz nirekin batera,
Aurkitu dut behar dudan lasaitasuna
Zeru urdinean murgiltzen ari naiz
Eguzki berotan bustitzen ari naiz
Euritan azala zikatzen ari naiz
Euriak itoa, etxean ezkutu-gordeka, uholdea oroipenetan
Itsasoa ahaztu du egunotan
Aterki azpian sortu egin den mikromundua
Beltzez tintatu egin da
Beltzez orduan doaz hitzak, ta beltzez sentimenduak doaz
Ta beltzez ilundu egin zaizkio pausu handiak
Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
hezetasun amaigabea, ta haren hezurrek belakiak bezela
xurgatu dituzte ur litroak
Ur beltzez beterik hitzak, ta ur beltzez beterik sentimenduak
Ta ur beltzez bete zaizkio ere birikiak
Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
begi biak itxita, arnas sakon hartuta
galdutako erantzunak, berriz aurkitzen dira
hobeto ikusten da, ilunetan
Ez al zaitu gortzen lurra jotzen dudanean
Egiten dudan soinuak
Ez al zaitu itotzen sua hartzen dudanean
Botatzen dudan keak
Ez al zaitu zikintzen nik zainak zabaltzean
Isurtzen dudan odolak
Ez al zaitu mintzen nire burua lehertzean
Sakabanatzen den balak
Begiratu zeinek negar, zeinek ospatzen duen
Ez al dizu sama laztu urkatu naizenean
Erretzen duen sokak
Ez al zaitu gortzen lurra jotzen dudanean
Egiten dudan soinuak
Begiratu zeinek negar, zeinek ospatzen duen
Mina hirugarrenean, erdi erdian
esfera bularrean, erdi erdian
ta birikietan, su txiki ezrberdinak, zulo txikiak
milaka orratzen zistadak
eta ahoan dardara infinituak
malko olatuak dantzan eztarrian
eta ez ditut itxi, zabaldu dira, nire bularra eta burua,
barreka hasi naiz
dantzarako prest ditut zapatak
eta ahaztu dut, pasa da dena, ordu laurden bat, gorrotoa joan da
berriz ere mindua izateko prest naiz
eta dena hautsa bihurtuko da, haizeak leunki irentsiko duena
eta berriz ere horrela sentituko naiz
hauts desertu baten tanta galdua
Eta pentsamenduek sumendia sortzen dutenean
ezabatzen ditut ertzen arteko mugak
eta pentsamenduek sumendia sortzen dutenean
ezabatzen ditut ulermenen arteko mugak
Uste nuen belarriak estalita
Entzungo ez nituela
Kale erdiko ahots ozenak
baina buruan leherketa txikiak dira
kaskezurraren kontra kolpeka, kolpeka
Uste nuen gogorrago estalita
Berriz ere entzungo ez nituela, entzun,
Ta indarrez, bi eskuekin estututa
Jarraitzen dute mailu bat bezela kolpeka, kolpeka
Eskuak kentzean konturatu egin naiz bukatu direla
eta berriz jartzen ditudanean desagertu dira eztanda guztiak
eta orain zuzen begiratu, aurrez aurre jarri ta ihes doaz zaratak
eta orain pausu bat aurrerago noa, aurrez aurre jarri eta ihes doaz zaratak
ihes doaz, eskuak kentzean, bukatu dira
zaratak, bukatu dira,zaratak, bukatu dira, zaratak
Dantzaritzat dauka, bai bere burua
Memoriak huts egiten ez badio behintzat
Ispiluaren aurrean, milaka ordu luze
Milaka ubeldura
Ez zuen besterik nahi, dantza egitea
Goizean goizetik, gau erdialdera
Nork kenduko dio duen gogoa
Hanka bakarra du ta!!!
Hanka bakarreko magal dantzaria
Hanka bakarreko dantzari erotikoa
bide bazterreko klubetan ezaguna
Hanka bakarreko dantzaria
Ez zuen besterik nahi, Zirikatzea
Goizean goizetik, gau …stop
Nork kenduko dio, Berak duen nahia
Nahiz hanka bakarra izan
Ezker hanka bako Magal dantzariak
Lurra jo du eta,Deprimitu egin da
Nork lagunduko dio, Prozac ametsetan
Hanka bakarra du ta!!!
Nork behar du izenik gizakien artean
Zenbakien mugimendu zoro honetan
Bost sentimenduak, hamaika zorroak
Bat eman, bi hartu, ez hurbildu nigana
Azala ta negarra gogorturik eta
Horratzik ere ez da sartzen gure larruan
Korrika egiteak, apurtu dizkigu belaunak
Apurtu digu arima
Ni prest nago haragi bizian dut burua
Moztuko ditut zure hariak
Ta eserita gaude, gerizpe hotzean
Denak leku berean infinituari begira
Ta ondoan dugunak, ispilua bezela,
Gure beldur berberak isladatzen dituenak
Ta orain loturak apurtu egin dira
Dagoena eta denaren artean
Bizitza intransitiboak, eraiki ditugunak
Haien esanetara
Soinu bat ta dena aldatzen da
Begiak, eskuak
Hitz bakarrak zabaldu du atea
Sartu gara, galdu gara
Berdin da dena desagertzen bada
Zure arnasa nirea bada
Uste dut orain beharrezkoa dela
Guda piztu dut izaren azpian
Bi zauritu izaren azpian, bi zauritu
Guda garaian besterik ez da, bi zauritu izaren azpian
Doinu bat ta dena aldatzen da
Ahoa, aldakak, lepoa
Hasperen bakarrak zabaldu du atea
Nahastu gara, erotu gara
Ta berdin da dena hondatzen bada
Guda piztu dut zure izaren azpian
Segunduak; urteak, laztanak; zauriak, irainak
Zubia; sorbalda, zurea; nirea
Guda garaian besterik ez da, bi zauritu izaren azpian
Soinu bat, soinu bat ta dena aldatzen da
Hasperenak, hasperenak zabaldu du atea
Begiak, eskuak, segunduak;urteak, laztanak; zauriak, irainak
Guda garaian besterik ez da, bi hildako izaren azpian
Guda garaian besterik ez da, bi hildako izaren azpian