Ura guztiz ontzitik atera
Denean
Beste lau beteta ta lurrean
Uholde bat
Urez gainezka arnasten ikasiz
Iturria ezin itzaliz, oihukatuz
Gaur ni naiz urperatu dena, gaur ni naiz kemena
Gaur ni naiz urperatu dena, gaur ni naiz kemena
Lehorrean hondoratzen dena
Ezin da
Igerian inondik atera
Ezin da
Urak bustitzen ez duenean
Baina berdin itotzen duenean, oihukatuz
Hemen nago goizaldetik
Noiz zabaltzen dute ate hori?
Bi sarrera behar ditut
Denak doaz, ezin galdu
Hemen nago goizaldetik
Berriz ere norbaiten atzetik
Nire eskuetan ezer berririk
Ez dut izan aspalditik
Ilara luze bat nire aurretik
Hilobi bihurtu zait niri
Lerroan hilik
Hemen nago goizaldetik
Milaka metrora geldi geldirik
Hotzak hilik zu eta ni
Gailurrera ezin iritsi
Atea itxita
Leihotik begira
Gorriak ezpanak
Ilea urdina
Malko txiki bat
Zu gogoratzean
Irribarre handia
Zoriontasuna
Oker ibiliko naiz
Baina dena aldatu da
Oraingo geroa ez da izaten zena
Aldakorra naiz, agian buru arina
Hotz ta beroa une berean
Kea bezela airean
Hegan nabil gauean
Dantza luze batean
Mihazkatuz haizea
Horrela bada bizitza
Hartuko dut beti den moduan
Horrela bada bizitza
Beti aurrera egin beharko da
Aldakorra naiz, agian buru arina
Zuri ta beltza une berean
Hiltzen zaizkit loreak
Ta loratzen ideak
Ipuinak, hitzak
Ta istorio beltzak
Uholdeak, harriak eta
Monstruo zuriak
Soka bat bihotzean
Asmatutako errealitateetatik
Lurzorura jeitsi
Hiri eri
Hiltzen zaizkit loreak
Ta loratzen nekeak
Golf bolak, harea, harriak
Ta lagunekin trago bat
Buruko terapia anitzak
Edozein tabernan
Soka bat bihotzean
Asmatutako errealitateetatik
Lurzorura jeitsi
Hiri eri berri gorri
Hiltzen zaizkit loreak
Ta loratzen maiteak
Orgasmo handienak
Eta dutxa beroa
Nora doaz
Nora doaz esan ez direnak, nora doaz
Eta gaizki esandakoak, nora doaz
Egin ez ditugun bideak
Maite ta joan direnak
Margotu ez ditugunak, nora doaz
Gaur nire buruan hasi dira
Kutxa beltzaren bila
Nora doaz
Nora doaz jaio ez direnak, nora doaz
Lorik gabeko gauak, isildutako oihuak
Non izkutatu dira, non, non
Gaur nire buruan hasi dira
Kutxa beltzaren bila
Atera kutxan dena
Iragana nigandik bota
Atera barruan dena
Egindakoa ahaztu dezadan
Nora doaz izandako minak, itoaldiak
Nora doaz sentitutako beldurrak
Haizearen jainko beltzak
Igo ditu eskailerak
Ta dorrearen goikaldetik
Hartu ditu erabakiak: ireki ateak
Haizearen jainko beltzak
Zabaldu ditu ateak
Oihukatuz hautsi ditu
Zeruaren ate zuriak
Goitik behera erauzi ditu
Gizadiaren ardatzak
Lekuz aldatu egin ditu
Iparra ta hegoa
Haizearen jainko beltzak
Ireki dizkit izterrak
Ta hankaz gora jarri ditu
Sinesmen guztiak
Goitik behera erauzi ditu
Masailezur gogorrak
Lekuz aldatu egin ditu
Iparra ta hegoa
Tren batek beste bat
Izkutatu dezake
Lehena ez bada jo zaitzake besteak
Begiak ixten dituenean
Jausten ikusten du bere burua
Dena arinago doa
Iratzargailu zaharra
Goizetan atzeratzen
Duzunean
Nahiz ta barne ahotsak
Ideia onak izan
Altuan pentsatzea ez da
Ideia ona
Biderik gabeko bidegurutzean
Irteerarik gabeko bidegurutzean
Bidegurutzean, bidegurutzean
Tren batek beste bat
Izkutatu dezake
Ta baten atzean milaka datoz
Egin nahi ez ta egin beharra
Gauza bera bihurtzen direnean
Nire argia
Bonbilla bat da eta
Logelako sabaian dago dilindan.
Nire gabardina
Iluna da eta
Hormako iltzean dago eskegita.
Ni airean
Bizi naiz eta
Memoriatik nago zintzilik
Biok erabaki dugu
Nik ta nire buruak
Gure gaizki ulertuak
Atzean uztea
Batera apurtu dugu
Nik ta nire buruak
Lotan ahultzen den
Horma gorria
Igo ta orain
Gidatu azkar
Edonora
Guk biok egin dugu
Nik ta nire buruak
Dena hemen utzi
Ta ihesi joan
Inurriak
Nire zain ta arterietan
Inurriak
Bihotzean
Inurriak
Biriki ta giharretan
Inurriak
Izterretan
Banan banan ilara batean
Banan banan lurrazpira doaz
Inurriak
Sudur eta begietan
Inurriak
Zaurietan
Inurriak
Zulo guzti guztietan
Inurriak
Garunean
Banan bananilara batean
Banan banan lurrazpira doaz
Banan banan ni zati txikiak
Nahasten naute lurrarekin batera
Zuloa nire ur-jauzian
Ur-jauzi lehorrean
Zuloa nire etxean
Nire etxe hutsean
Zuloa nire amildegian
Amildegi lauean
Zuloa nire bular erdian
Korapilo ikustezina
Zuloa nire ur-jauzian
Hondakinez betea
Zuloa nire ur-jauzian
Ur-jauzi lehorrean
Nire ur jauzi lehorrak
Min ematen dit