Adore, Kemena, Kuraia – 2022
  • 1. ADORE
  • 2. ZUK BORROKA HASI
  • 3. KEMENA
  • 4. INONDIK INORA
  • 5. KURAIA
  • 6. CORAZÓN DE TANGO (DOCTOR DESEO)
  • 7. ADORE, KEMENA, KURAIA
  • 8. EZ NAIZ NI
  • 9. EZ ZAITEZ SARTU
  • 10. BIZIA

ADORE

Milaka argi urtetara
Nire adorera
Agian zilarrezkoa naiz
Edo nire mundu-krisira ohitu naiz
Agian gogorra naiz, gara
Agian dena gezurra da
Bidai luzea
Nire barnera
Gu suntsikorra
Babestu nahian
Bide gogorra
Nire barnean
Gu apurkorra
Elkartu nahain
Bizirauteko gogoeta isila
Adorea nire erkainetan

ZUK BORROKA HASI

Ez gorde malkorik
Aske utzi
Zuk borroka hasi

Lehenengo kolpeari
Aurre egin
Bigarrenari ekin

Talka egin ondoren
Desegin

Buruaz beste egin
Ta zerotik hasi

Ez ezkutatu orbainik
Ez zauririk
Odoletan utzi

Borroka zuk hasi
Gerrari eutsi

Buruaz beste egin
Ta zerotik hasi
Egunean mila aldiz
Birjaiotzen beti

Beldurrik gabe jarraitu
Denari buelta eman
Ta ahaztu
Ta berriro hasi, ta nahastu
Ta zerotik hasi, ta aldatu

KEMENA

Nire itsasora itzuli naiz
Bidaian joateko aurrera
Ta ezkutatu dudan kemena
Berreskuratzera

Korapilatutako eskuak
Minak zuri beltzean
Ur tantak nire gorputzean
Euririk ez denean

Gurutzatutako beldurrak
Zubiak bihotzean
Ur geza begietan
Negarra erreka da

Nire itsasora itzuli naiz
Bidaian joateko aurrera
Ta ezkutatu dudan kemena
Berreskuratzera

Beira apurtuen hotsak
Nire eztarrian
Zin dagit, hasiko naiz
Ez daitela berandu izan

Nire itsasora itzuli naiz
Bidaian joateko aurrera
Ta ezkutatu dudan kemena
Berreskuratzera

INONDIK INORA

Pentsamendu ornogabea
Ideia zizarea
Narras, astiro, sarean
Noiz da eraldaketa?

Inondik inora doa
Ugalduz, batuz ezereza

Gogoeta hezurgabea
Ulermen barea
Astiro, sentituz nekea
Astiro, sentituz bidea

Inondik inora doa
Ugalduz, batuz ezereza
Arren ardatzera heldu ez daitela
Pozoitu ez daiten oraingoan

Inondik inora doa
Ugalduz, batuz ezereza
Arren muinera heldu ez daitela
Kutsatu ez daiten oraingoan

KURAIA

Nire euri ur-jauzia
Gelditzen dudanean
Eguzki izpiak
Urpetzen du nire azala
Nire euri dorrea
Suntsitzen dudanean
Aire berriak
Garbitzen ditu nire ezpanak

Nire euri pareta
Apurtzen dudanean
Biluzten ditut
Nire bularrak
Nire euri jantzia
Urratzen dudanean
Zabalik uzten dizkizut
Nire bide guztiak

Nire euri mozala
Hozkatu eta
Osorik ikertzen dut
Zure azala
Nire euri mozala
Ahotik kendu eta
Irensten dugu
Oxigeno berbera

CORAZÓN DE TANGO (DOCTOR DESEO)

Tuviste que decirme adiós
Calles hundidas a mis pies
Pa’ echarte en falta hasta la muerte
Y yo bailando al ritmo de mis zapatos negros
Como una veleta fiel al viento
Corazón de tango, tengo el cuerpo de jota y soy
Un aprendiz de sinvergüenza
En brazos de la soledad
Vendió su alma al diablo
Y tú y yo brindando por un adiós

Vamos a engañarnos y dime, mi cielo
Que esto va a durar siempre
Perderme en tus brazos, dulce locura
Tú, mi droga más dura

Corazón de tango, tengo el cuerpo de jota y soy
Un aprendiz de sinvergüenza
En brazos de la soledad
Vendió su alma al diablo
Y aquí, tú y yo brindando por un adiós
Perderme en tus brazos, dulce locura
Tú, mi droga más dura

ADORE, KEMENA, KURAIA

Sustrai bihurtu dira
Nire beldur guztiak
Nola moztu erraietan
Indartu direnean?

Erdia irentsi eta erasora
Beste erarik ez da
Adorea, kemena, kuraia
Beste modurik ez da

Mikro-hutsak nire orbainetan
Amildegiak dira
Nola bete nire barnean
Infinituak badira?

Erdia irentsi eta erasora
Beste erarik ez da
Adorea, kemena, kuraia
Beste modurik ez da
 
Nola egin aurrera? 
Nola itxi atea?

EZ NAIZ NI

Una foto de otro tiempo
Un reflejo que se va
Ispiluan galdurik
Ez daki datorren edo doan

La madera de este roble
Fue testigo de todo el amor
Maitasunak, loturak
Eta egurrezko sustraiak

Ez naiz ni loturik
Ez naiz ni zurekin

Abriré un gran ventanal
Para que me abrace nueva luz
Leihoak zabalik,
Argia sartzea behar dut nik

EZ ZAITEZ SARTU

Nire izotzak urtu barik
Beroak ez nau erre oraindik
Ez zaitez sartu, ez dut indarrik
Zuloak estali gabe
Biluzik naiz berriro ere
Zauri txiki bat bularrean
Udazkena da

Loak luzatu nahi ditut nik
Ur gainean besoak zabalik
Ez zaitez sartu, ez dut indarrik
Anasestuka arin idatziz
Babeslekua zabalik utziz
Sartu zaitez, ez dut indarrik

Zauri txiki bat bularrean
Udazkena da

Arnasestuka arin idatziz
Babeslekua zabalik utziz
Sartu zaitez, ez dut indarrik

Udazkena da ta uda naiz ni
Ez naiz nahikorik ibili oinutsik
Zauria bularrean

BIZIA

Koldartu zait beldurra
Agian zerbait gaizki doanean
Ihes doa

Arnasa hartu eta bota
Jeiki kiribilean
Ta zorabiatuta
Bizia sentitu zainetan

Beldurra joan denean
Agian esnatzen da argia,
Pizten da

Oihukatu, bultzatu
Dantza egin saltoka
Irria arnasestuka
Bizia sentitu zainetan