ZEA MAYS DISKO BERRIA 2019
Campi Camponek, Vetusta Morla eta Jorge Drexler-en ekoizleak besteak beste, ZEA MAYS-en lan berria ekoiztuko du.
Irailaren 1ean, Andoaingo Garate estudioetan gure hamargarren diskoa, estudioko bederatzigarrena, grabatzera sartuko gara. Oso zirraragarria da guretzat kontatzea disko honetan Campi Campón izango dugula ekoizle lanetan, Vetusta Morla edota Jorge Drexler-ekin lan egin du eta bere curriculumean 5 latin Grammy ditu. Diskoa New York-en nahastuko du Hector Castillok(David Bowie, Björk, Rufus Wainwright, Philip Glass ), honek ere zenbait latin Grammy eta nominazioak ditu. Lanean gabiltza buru belarri sekulako diskoa egiteko, laster informazio gehiago!